Bideojokoak, apustuak eta ausazko jokoak Metabertsoan

Osasun- eta hezkuntza-arloko profesionalentzako gida

Gida honen helburua da osasunaren eta hezkuntzaren arloko profesionalei laguntzea bideojokoen gozamen osasungarria sustatzen eta joko patologikoa prebenitzen Metabertsoa den agertoki digital berrian.


"Bideojokoak, apustuak eta ausazko jokoak Metabertsoan. Osasun- eta hezkuntza-arloko profesionalentzako gida" blockchain teknologia, kriptomonetak eta beste kriptoaktibo batzuk, hala nola NFTak, sortu diren testuinguru konplexu eta aldakorrera hurbiltzeko sortu da. Negozio-eredu eta monetizazio-estrategia berriek gaming eta igaming-erako aukera berriak sortu dituzte, baita hibridazio-dinamika nahasi samarrak ere bi diziplinen artean. Gida honek kontuan hartu beharreko kontzeptu teknologikoetara hurbiltzearen eta Metabertsorantz urratsak ematen dituen Interneten nerabe eta gazteen online jardueraren atzean egon daitezkeen prozedura praktikoetara hurbiltzearen arteko orkea bilatzen du.